BESARKATZEN DUTEN HITZAK

JENDETASUNEZKO ETA AGURTZEKO ESAPIDEAK

HIZKUNTZEN MOSAIKO HANDIA

 

Munduan 🌍 milaka hizkuntza hitz egiten dira, gizateriaren kultura- eta gizarte-aniztasunaren erakusgarri.

Mapa linguistikoa ez da homogeneoa, mosaiko konplexua baizik. Hartan, elkarrekin bizi dira hizkuntza maioritarioak eta hain zabalduta ez dauden baina balio bera duten beste asko.

Aniztasun hori ulertzeak aukera ematen du hizkuntzei buruzko ideia sinplifikatuak zalantzan jartzeko eta zenbait errealitate aitortzeko, hala nola elebitasuna, lurralde berean zenbait hizkuntza mintzatzea, eta zer ezberdintasun dauden haien aitorpen sozial eta politikoan.