TRADIZIOTIK MODERNOTASUNERA

GAUR EGUNGO BERTSIOAK

HISTORIA PIXKA BAT

Madonnaren Sagarra jo abestiaren bideoklipa dela eta… ๐ŸŽถ
Ba al dakizue zer den bertsio bat? Eta cover bat? Gauza bera al dira? Eman adibideren bat: ๐Ÿค”
Jolas hauen bidez, zenbat dakizuen egiaztatu ahal izanen duzue.๐ŸŽฎ

๐ŸŽต Lotu kontzeptu bakoitza bere definizioarekin ๐ŸŽต

Egin klik ezkerreko kontzeptu batean eta ondoren eskuineko dagokion definizioan.

Kontzeptuak
Jatorrizko abestia edo masterra
Cover-a
Bertsioa
Definizioak

Artista edo musika-talde batek sortutako eta inolako aldaketarik ez duen lana da.

Jatorrian interpretatu ez zuen abeslari edo talde batek interpretatutako kanta da. Normalean soinuak berrituz egiten dira, jatorrizko abestia errespetatuz.

Jatorrizko abestia aldatu egin daiteke, dela estilo desberdin batekin, soinuekin, musika-tresnak gehituz edo kenduz, etab. Lana aldatu egin daiteke benetakotasuna galdu gabe.